XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erritmo irudiak: beltza, kortxea, zuria, beltzaren isilunea eta zuriaren isilunea. / Notak: DO, RE, MI, FA, SOL, LA. / Konpas guztietako pultsazioak zenbatuko ditugu.

Irakurketari ekingo diogu.

6. Akatsaren bila. Akatsen jokua egingo dugu 12. partiturarekin.

7. Kanta:

7.1. Pianta la fava, Aita tuntun, Anton bat eta Anton bi eta Hiru bortzeko hamabortz dira kanten errepasoa.

Ohiko moduan egingo dugu errepasoa.

7.2. Lagunen dantza. M. Pilar / Koikili.

Hegoaldeko herrialde batean bazen haran bat urre kolorekoa. Horrelakoa zen lurraren gainean harea besterik ez baitzen ikusten.

Bizimodua zaila zen haran hartan urik ez zutelako eta urrunetik ekarri behar zuten.

Nolanahi ere, haraneko biztanleek han segitzen zuten, izarretan idatzita baitzegoen noizbait lur oparoa bilakatuko zela.

Hori dela eta, urtero, udaberria heltzerakoan bilera handi bat egiten zuten zazpi egun eta zazpi gauez eta, azken berriak emateaz gain, euren arazorik handienari konponbidea ematen saiatzen ziren: ura.

Behin, urteko bilerari amaiera emateko zorian zeudela, pertsona talde bat hurbiltzen ari zela ikusi zuten.

Jende hura bestelako itxuraz zegoen jantzita: bai gizonek bai emakumezkoek lurrerainoko tunikak zituzten eta buruak kolore bizietako oihalez babesten zituzten. Gainera, zaharrenak kenduta, oinez zetozten denak.

Gerturatu zirenean, Urrezko Haraneko biztanleen ordezkaritza txiki bat hurbildu zitzaien bisitariei eta gonbitea egin zieten haiekin bat egiteko eta jaietako azken jakiak partekatzeko.

Urruneko herrialde batetik zetozten arren, haietako batzuek, zaharrenek, haraneko hizkuntza ezagutzen zuten, euren arbasoak han bizi izan baitziren bolada luze batez. Horri esker, urari buruzko eztabaidetan parte hartu ahal izan zuten.

Halako batean, bisietarietako zaharrenak esan zien:

- Barkatu etetea, baina badakit zein den zuen arazo horretarako konponbidea. Hemen ura egon, badago, baina lurrazpian. Beraz, putzuak egin behar dituzue lurpeko ibairaino heltzeko.

Urrezko Haraneko biztanleek orduan, bisitariari galdetu zioten bisitariari ea nola esan zezakeen hura hain seguru.